Nork erran du dena kiskaildua dela?
Ez ote duzue gehiago hazirik lurrerat botatuko!?
Nork erran du lurra hila zela?
Ez, hatsa atxikitzen du lurrak.
Lurraren erditzea ezin da trabatu,
ezin da ere itsasoa hustu!
Nork sinetsi du lurra errea zela?
Ez, atsekabeak du idortu.
Lubakiak dira sarraskiak bezala
eta obusen ziloak zabaltzen dira zauriak bezala.
Lurraren zain biluziek
infernuko minak dituzte jasaiten.
Hori guzia gaindituko du, biziko da,
ez dezazula pentsa herbaildua dela lurra.
Nork erran du lurrak ez duela kantatzen?
betikotz ixildu zela?
Ez! Durundatzen du, zauri guzien,
sarraski guzien marrumak ixilaraziz,
lurra gure arima delakotz,
eta arima ezin da zapaldu boten azpian.
|